Cabecera Interior

• 2018 urtean Partzuergoak 20 urte bete zituen
• Azken bi hamarkadetan aurrerapausoak eman dira mugikortasun, turismo, kirol eta kultura arlotan

 

consejo2019

 

Asteazkenean, otsailaren 6ean, Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren Kontseilu Orokorraren urteroko lankidetza hitzarmenaren berritzea sinatu zen Irungo Udaletxean, Kontseilu Orokorraren saioaren ostean. Bileran Jose Antonio Santano Irungo alkateak, Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak eta Kotte Ecenarro Hendaiako alkateak parte hartu zuten.

18:00etan hasi zen ekitaldian, Partzuergoa eta Bidasoa bizirik elkartearen arteko gestio-hitzarmenaren luzapenaren ebazpena berretsi, 2019 urterako aurrekontu orokorren proiektua baliozkotu, Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak aurrera eramandako ekintzen berri eman eta, Irungo alkatetik Hendaiako alkatera egingo den presidentzia aldaketa dela medio, Partzuergoko Kontseilu Orokorreko karguak izendatu ziren.

Behin Kontseilu Orokorra amaitu ostean, ekitaldi sozial txiki bat antolatu zen eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako agente sozial ezberdinek parte hartu zuten. Bertan, hiru alkateek hitza hartu zuten, Partzuergoak azken 20 urteetan zehar antolaturiko ekintza nagusiak bideo baten bitartez errepasatu ziren, Bi aldetakoak taldea eta bertaratutakoek lunch txiki batez gozatzeko aukera izan zuten.

 

bi-aldetakoak

 

Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko partzuergoak 20 urte bete ditu

Mugaz gaindiko Partzuergoaren lehen hamarkada, 1998tik 2008 urtera, hiru hirien artean kirola, turismoa edo kultura bezalako alorretan lankidetza harremanak finkatzeko baliagarria izan zen.

2008 eta 2018 urteen artean, aurrera eramandako ekintzak zehaztu dira eta nazioarteko mugikortasunerako lankidetza eremuetan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira Avenida Zubian Bidasoko Interpretazio Gunearen sorrerarekin.

20 urte hauen balantzea eginez gero, informazio eta promozio turistikoan emandako aurrerapausoak nabarmentzen dira, Bidasoa pass, 2.0 webgunea edo web mobile bezalako sustapenerako erreminten garapenari esker.

Kultura eta hizkuntza-aniztasunaren sustapenerako alorrean, Bertso eskola, Bidasoa folk jaialdia eta Badiako bidearen bitartez hiru hirietako ondare historiko, kultural eta naturalaren balio handiagotzea aski ezagunak dira.

Mugaz gaindiko kirola sustatzeko ere lan handia egin da, gazteen artean batez ere, Kirolaren Jaia, kirol kluben arteko kolaborazioa eta mugaz gaindiko futbol taldearen bitartez.

Egun badira oraindik burutzen ari diren ekintzak eta, etorkizunari begira, lankidetza alor ezberdinen inguruan hausnartuko da, duela denbora gutxi martxan jarritako mugaz gaindiko autobus zerbitzu lineen arteko lotura edo Smartmob proiektua mugaz gaindiko mugikortasun bizkor eta jasangarriaren sustapenerako.

 

consejo2019 Alcaldes