Cabecera Interior

2018KO DEIALDIA

1 - ERREGIMEN JURIDIKOA

Deialdi honek honako xedapen hauek izango ditu arau:

TOKIKO KOMUNIKABIDEEN ALORREAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUZTEN OINARRIAK, Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren aurrekontua gauzatzeko oinarrietan jasoak.

- 30/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru laguntzei buruzkoa
- 887/2006 Errege Dekretua, ekainaren 21ekoa, Diru laguntzen Legearen Araudia onartzen duena.

2 - DEIALDIKO BALIABIDE EKONOMIKOAK

Laguntza horietarako diru laguntza ekonomikoa 7.000 euro izango dira eta 433.01.335 Euskara aurrekontu aplikazioan daude jasota.

Deialdi honetan araututako diru laguntzen muga diruz lagundu beharreko jardueraren kostua da, eta beste laguntza publikoekin batuta ezin izango ditu jardueraren kostuak gainditu. Horrenbestez, diru laguntzaren zenbatekoaren gehieneko muga murriztu egingo litzateke onuradunarentzat superabita gertatuz gero.

3 - HELBURUA

Oinarri hauek Bidasoa-Txingudi eskualdeko 3 herrietan, Irun, Hondarribia eta Hendaian, hedapena duten tokiko komunikabideen esparruan euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak norgehiagoka arautzea dute xede, bertan zehaztutako irizpideak eta baldintzak kontuan harturik.

4 - ONURADUNAK ETA BALDINTZAK

1- Oinarri hauetan araututako diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte kazetaritza lanak egiten dituzten eta Irunen, Hondarribian edo Hendaian dauden pertsona fisikoek edo juridikoek, deialdi honetan eta oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.

2- Baztertzekoak.

Deialdi honen aplikazio esparrutik kanpo geratuko dira honako jarduera hauek:

a) Azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 eta 3 artikuluetan aurreikusitako egoeraren batean daudenak.

b) Ez dira kontuan hartuko eskubide konstituzionalak urratzen dituzten elkarte edo erakundeetatik datozen proposamenak. 14. Art. (jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi arrazoiengatik diskriminatzea).

c) Ez dira kontuan hartuko Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak eginiko aurreko deialdietan dirulaguntzen onuradun izan eta aurretik jasotako diru-laguntza horiei dagozkien gastuak behar bezala eta aurreikusitako epeetan justifikatu ez dituzten elkarte edo erakundeen proposamenak.

5 - BESTE DIRU-LAGUNTZA BATZUEKIKO BATERAGARRITASUNA

Diru laguntza hauek ez dira bateragarriak izango Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalen laguntzekin, haien xedea oinarri hauetan jasotakoa bada. Hala ere, diru-laguntzak bateragarriak izango dira xede bererako beste edozein diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, datorrela nazioko edo Europar Batasuneko edozein administraziotatik edo erakunde publiko nahiz pribatutik, datorrela nazioarteko erakunde batetik.

Beste diru-laguntzarik eskuratzen bada, diru-laguntzen guztizko zenbatekoa ezingo da izan diruz laguntzen diren jardueren kostua baino handiagoa: handiagoa bada, deialdi honen barruan emandako diru-laguntza txikitu egingo da, dagokion bezainbat.

6 - ESKAERAK ETA AURKEZTEKO EPEAK

Diru-laguntza hauek lortu nahi dituztenek dagokion eskaera egin beharko dute, eta horretarako, ondoren zehazten den dokumentazioa beteko dute Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak emaniko ereduaren arabera eta, behar bezala betetako eranskinekin batera, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bulegoetan aurkeztuko dute Ducoureau Jauregian, Irungo Hendaia kalea 8an, 20301 PK, edo 39/2015 (LRJ-LPAC) Legearen 16 artikuluak aipagai dituen lekuetan, dirulaguntzen iragarkia GAOn argitaratu ondoren eta hilabete beteko epean. Honako dokumentu hauek aurkeztuko dituzte eskaera egileek:

a) N.A.N.ren fotokopia eta, komunikabide baten ordezkari gisa jarduten bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.

b) Komunikabidearen ezaugarriei buruzko txostena.

c) Gastu eta sarreren txosten zehatza, azpiegitura, langileria gastuak eta abar, eta diru-laguntza bidezko sarrerak, ekarpenak, publizitatea bidezko sarrerak eta abar argi zehaztuta. Partzuergoari eskatzen zaion zenbatekoa jasoko da halaber.

d) Ogasunarekiko betebeharrak egunean daudela egiaztatzen duten agiriak aurkeztuko dira eta besteren konturako langileak izanez gero, Gizarte Ongizateari beharreko ordainketak egiten zaizkiola egiaztatuko da.

e) Argitalpenak badira, aurtengo urtean argitaratutako aleak.

f) Ikus-entzunezko komunikabideen kasuan, a), b), c) eta d) atalez gainera, komunikabidean euskarari aurten emaniko tratamendua azaltzen duen txostena aurkeztuko da, gutxienez honako alderdi hauek adierazita:

- Osorik edo zati bat euskaraz egiten diren programa guztien zerrenda, izena, ematen diren eguna eta ordua, eta programaren eta euskaraz ematen den zatiaren iraupena zehaztuta.

- Programazioaren denboran euskaraz emanikoaren bolumenaren portzentajea, guztizko programazioarekiko.

g) 38/2003 Dirulaguntzen legearen 13.2 eta 3. artikuluetan aurrikusitako egoeratan ez dagoela dioen Zinpeko Aitorpena.

Eskaera egileak aurkeztutako dokumentazioa ez dagoela osorik edo Oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak ez dituela betetzen ikusten bada, interesatuari hamar eguneko epea emango zaio okerrak zuzen ditzan edo beharreko dokumentuak aurkez ditzan, eta jakinaraziko zaio, hori ez badu egiten, bere eskaera bertan behera utziko dela, Herri Administrazioen Erregimen Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68 artikuluak aurreikusitakoaren arabera.

Dokumentazioa ez bada aurkezten, galdu egingo da diru-laguntzaren onuradun izateko aukera. Era berean, datuak ezkutatu edo datu faltsuak ematen badira diru-laguntza horiek eta, hala behar badu, ondorengoak jasotzeko eskubidea galduko da.

7 - DIRULAGUNTZEN EBALUAZIOA ETA ERABAKIA HARTZEKO ORGANO ESKUDUNA

Zuzendaritza Batzordeko lehendakaria, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren euskara lan-mahaiak (hiru udalerrietako euskara teknikari eta ordezkariek eratua) osaturiko epaimahaiak aztertu eta ebaluatuko ditu eskaerak, eta lan-mahai horrek eginiko erabakirako proposamena ikusita, eskumena duen Zuzendaritza Batzordeari aurkeztuko zaio, eta Partzuergoko Lehendakariak hartuko du beharreko erabakia.

Eskaerak epaimahaiak baloratuko ditu, ondoren aipatzen diren irizpideei erreparatuz: Hedabidearen helera edo hedadura eta Bidasoa-Txingudi eskualdea osatzen duten hiru hirietan duen eragina eta haien parteartzea, aldizkakotasuna, Euskeraren erabilera egokia eta maila, Euskeraren presentziaren proportzioa.

Esleipen irizpideen informazioa ERANSKINEAN osatzen da

Diru-laguntza horiek osorik edo neurri batean eman gabe uzteko proposamena egin ahal izango du epaimahaiak.

Eskaera aurkezteak ez du esan nahi berez diru-laguntza jasotzeko eskubidea duenik.

8 - ERAKUNDE LAGUNTZAILEA

Bidasoako Garapenerako Agentzia, S.A.ri (Bidasoa Bizirik) dagokio oinarri hauetatik etorritako diru-laguntzak emateko beharreko kudeaketa eta tramitazio administratiboa aurrera eramatea, eta baita diru-laguntza horiek banatu eta ematea ere, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren izenean eta kontura. Hori guztia, bi erakundeek 2017ko abenduaren 18an sinatu zuten Partzuergoaren jarduerak eta programak kudeatzeko hitzarmenetik etorritako lankidetza hitzarmenean oinarrituta.

9 - DIRULAGUNTZEN ORDAINKETA ETA GASTUAREN EGIAZTAGIRIAK

Partzuergoko Lehendakariaren Ebazpenaren bidez diru-laguntzak esleitzeko erabakia hartu ondoren egingo da emaniko laguntzaren %100aren ordainketa, erakunde jasotzaileek honako dokumentazio hau Partzuergoaren bulegoetan, ekintza amaitu eta 30 egun naturaleko epean, aurkeztu eta gero:

1- Diru-laguntza justifikatzeko inprimakia ( oinarri hauekin batera doazen eta Partzuergoaren egoitzan eskura dauden justifikazio-ereduen arabera)

2- Eginiko gastuaren egiaztagiriak (diru-laguntza jaso duen jardueraren garapenak sortutako gastuei dagozkien fakturen eta erreziboen kopiak) eta balantze ekonomikoa (gastu eta sarrerak).

3- Memoria osoa, irizpideak eta hemen aipatutako baldintzak bete direla egiaztatuz.

Honako betebehar hauek dituzte dirulaguntzen onuradunek:

- Partzuergoari eskatzen duen guztia ematea dirulaguntzen inguruko egiaztapenak eta kontrola aurrera eramateko.

- Diru-laguntza jasotzerakoan aldaketa objektibo edo subjektiboren bat gertatzen bada, Partzuergoari jakinarazi behar diote.

- Diru-laguntza hauez gainera, sektore publikotik nahiz pribatutik beste laguntza, sarrera edo baliabide batzuk jasotzen badira, horren berri eman behar zaio Partzuergoari.

- Eman den xederako erabiliko da diru-laguntza.

Diru-laguntza honek gai dituen jarduerak eskaeran zehaztutakoaren arabera egingo ditu onuradunak eta ondoren zehazten diren irizpide hauek beteko ditu :

- Jardueraren eduki guztia edo zati bat euskaraz izango da, programazio edo edukiaren %50 gutxienez beti ere.

- Urtean maiztasun zehatza izango du jarduerak

- Jardueraren eguneko programazioa osorik euskaraz izango da, edo bestela, euskaraz egiten den emanaldiak maiztasun jakin eta erregularra izango du, eta programa autonomoa, edo beste programa baten atala izango da.

- Irun, Hondarribia eta Hendaian egongo da komunikabidearen entzuleriaren edo aleen tiradaren erdia gutxienez., honako hau, komunikabideek eskura dituzten estatistika-zerbitzuez baliatuz justifikatu beharko delarik.

- Hiru hizkuntzak erabiltzen dituzten komunikabideen kasuan, beste hizkuntzetan adierazten dena euskaraz ere agertu beharko da, edo gutxienez guztizkoaren 1/3 izango da.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak egin ditzakeen ikuskapen lanak onartuko ditu onuradunak.

10 - DIRULAGUNTZEN KONTROLA

Partzuergoaren Euskara Lan-taldeak, Zuzendaritza Batzordeak eta kasu guztietan Partzuergoko Lehendakariak, egokitzat hartzen dituzten egiaztapen guztiak egiteko eskubidea dute datuen fidagarritasuna eta dirulaguntzen erabilera zuzena egiaztatzeko.

11 - EZ-BETETZEA

Jasotako kopuruak itzuliko dira eta, hala beha badu, berandutze interesak ordainduko dira diru-laguntza ordaindu den egunetik hasita, honako kasu hauetan:

a) Jasotako diru laguntzak, osorik edo zati bat, deialdi honetan eta oinarrietan aurreikusitakoak ez beste jarduera batzuetarako erabiltzea.

b) Diru-laguntza beharreko baldintzak bete gabe lortzen bada.

c) Deialdi honetan edo, hala badagokio, diru laguntza emateko ebazpenean zehaztutako baldintzak ez betetzea.

d) Oinarri hauek edo diru-laguntza emateko erabakiak zehaztutako epeak ez badira betetzen.

Era berean, azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren IV. Tituluak arau-hauste eta santzioei buruz zehaztutako xedapenak aplikatuko zaizkie oinarri hauei eta berauen arabera emaniko dirulaguntzei, eta Partzuergoko Lehendakariaren egitekoa izango da dagozkion espedienteak hasi eta erabakitzea.

12 - INTERPRETAZIOA

Oinarri hauen interpretazioaren inguruan, eta emaniko dirulaguntzen exekuzio eta garapenaren inguruan sor litekeen zalantza oro Partzuergoko Lehendakariak erabakiko du, Zuzendaritza Batzordearen eta Partzuergoko Euskara Lan-taldearen Txostenak ikusi ondoren.