Inguruak

Txangoak hurbilera

Bidasoak bustitzen dituen bi hirietatik, bertan ostatu hartzeko 2.000 plazatik gora izanik hotel, landa etxe eta kanpinetan, ezagutu daitezke lurralde gipuzkoar, nafar eta Ipar Euskal Herriko leku interesgarri gehienak bide luzeak egiteko beharrik gabe, antzinatik ospetsuak diren hiri eta paisaietatik hurbil egoteagatik.

Badiako mapa

Soilik 15 minutura dago Donostia, Europako hiri ederrenetako bat; Biarritz hiri frantses aristokratikoak xarma handia gordetzen du 20 minutu edo zertxobait gehiagora; euskal itsas ertzeko bidetik joan gaitezke Donibane Lohizunen barrena kostaldeko paisaia ederrak ikusiz; 25 minutura dugu Zarautz, hiri xarmagarria benetan, 75 minutura daude, berriz, Bilbo eta bere Guggenheim museoa.

30 minutu baino gutxiagora, era berean, zaleek aukera bikaina izango dute Nafarroako iparraldeko haranetako ikuspegiez gozatzeko, Baztango harana, esate baterako. Pio Baroja nobelagile handiak, haren etxeak oraindik dirau Nafarroako Bera herrian, haran horretan kokatu zituen bere pertsonaietako asko. Eta ordubete baino gutxiagora Ipar Euskal Herriaren barnealdeko haranetan egongo gara, Pirinio mendikatearen magalean, eta hainbat leize geologiko ikus daitezke bertan.