Astronomia

Abbadia Gaztelu Behategia

Behategia1858an, Antoine d’Abbadiek (1810-1897) Aragorrin (Hendaiako udalerria) behatoki astronomiko eta geofisikoa eraikitzeko proiektua egiteko eskatu zion Clément Parent arkitektoari. 1864. urtetik aurrera, leku horretan bertan gaztelu bat eraiki zuten Viollet-le-Duc eta Duthoitek. Zientzien Akademiaren kide gisa lehenengo eta lehendakari gisa gero d’Abbadiek gaztelu neogotikoa eta Abbadia finka eman zizkion Konpainia ospetsu horri. Testamentuaren klausula berezi batek eskatzen zuen Akademia horrek jarraitzeko hildako zientzialariak hasitako lan astronomikoak. Lau behatzaile belaunaldik miatu zuten gauez zerua euskal kostaldeko begiraleku horretatik 1975. urtera arte. Ikerketa tresna zaharrak sotoan geratu ziren gero.

2000. urteko azaroan, Kultura eta Ikerketa Ministerio frantsesek sinaturiko hitzarmenaren esparruan, Abbadiaren ondare historikoaren inbentarioa egin zen Zientzien Akademiak eskatuta. 80 bat objektu “hobitik atera” ziren. Behatokiaren sortzaileak angeluaren neurriaren dezimalizazioan eta denboran zuen militantismoaren erakusgarri dira aurkitutako tresnak. Baina Abbadiako behategia lehen behatoki dezimal eta bakar bilakatzen duen tresneria berezi horrez gainera, esan behar da badela gertakizun guztiz bitxia ikerketa zentro bat izateko: denboraren neurtze katearen eta erregistroaren elementuak kontserbatzea, aldaketa teknologikoen benetako objektu-lekukoak inolaz ere.

2001eko urriaren 25ean, Monumentu Historikoen zerrendan sartu zen tresna multzo hori. Zientzia alorreko objektu horiek berraurkitu, inbentarioan jaso eta aztertzean berriro ere agerian geratu zen Antoine d´Abbadieren obra. Horiek babestu, zaharberritu eta jende aurrean aurkeztean, izango da aukera magiaz beteriko leku honetako ondare bikaina hobeto ezagutzeko.

Gaur egun, Zientzien Akademiak, Gazteluaren bidez, eguzkia behatzeko saioak antolatzen ditu askotan eta baita gauez irtenaldiak ere “izarren gaua” dela eta.