Hendaia: Gaztelua

GazteluaZientzialari bikaina izan zen Antoine d’Abbadie (1810-1897), geografia, astronomia eta ekialdeko kulturaren zale amorratua. Etiopiaren lehen kartografiaren egilea izan zen. Euskal Herrian sakon errotua zegoenez, euskararen eta euskal kulturaren defendatzaile sutsua izan zen.

Itsasoaren aurrean dagoen Abbadia Gaztelua, Eugène Viollet le Ducek eraikia 1860 eta 1870 urte artean, Zientzien Akademiaren jabetzakoa gaur egun.

Arkitektura neogotikoko eraikin hau Erdi Aroko gazteluen moldekoa da, eta jabeak zuen ekialdearekiko grina nabari du (zientzialariak egin zituen bidaiek inspiraturiko dekorazioa, sinbologia afrikarrak ageri dituzten pinturak...).

Barrualdean astronomi behategi zahar bat eta kapera ditu, bertan hilobiratua dago Antoine d’Abbadie.

Leku paregabea da Abbadia gaztelua, ezinbestean ikusi beharrekoa Hendaian.