Hendaia: Ur hiria

Hendaiako hondartzaXIX. mendearen erdialdean, Hendaiako hondartza aberastasun iturri izan zitekeela konturatu zen Kontzejua, eta aukera nagusien aldeko apustua egin zuen: aire garbia, klima epela, Espainiatik gertu, Paris-Madril burdinbidea..., baina horretarako hondartzarako bidea moldatu behar izan zen eta beharreko instalazioak eraiki garai hartako bainuzale eta turistentzako.

Lehen bainu esparruak dunen aldean prestatu ziren 1865. urtean. 1885. urtera arte izan ziren herriko etxeek bainuen esparrua, tranbia, kasinoa kafetegi-jatetxearekin eta Kontinental hotela eraiki zituzten, besteak beste. Moda bilakatu zen turismoa.

Turismo jarduerak joan den mendean zehar garapen handia izan bazuen ere, XX. mendearen hasieran eraikitako etxeak eta beste eraikin batzuk Hendaiako itsas ibilbide zainduaren “erakusleiho” dira oraindik ere.