Hendaia: Historia

Kokaleku geografikoagatik, Frantzia eta Espainiaren arteko gatazkak jasan behar izan ditu beti Hendaiak.

Gerra borroka nagusien artean, 1793koa da aipagarriena, urte horretan armada espainiarrak erabat suntsitu baitzuen hiria.

XIX. mendearen amaieran, lurralde arteko gatazkek jarraitu zuten, gerra gatazkak ez baziren izan ere. 1873. urtean, Bidasoaren bi aldeetako arrantzaleen artean liskarrik ez izateko, itsas geltoki bat sortu zen Hendaian (Pierre Loti, “Ramuntxoren” egilea izan zen hango komandantea 1891. urtetik aurrera) eta txalupa bat jarri zen ibaia zaintzeko. 1879ko martxoaren 30ean sinatu zen “jurisdikzio frantses eta espainiarraren mugarriztatzea Higer badiako uretan”.

1936. urtera arte, Irun eta Hendaiaren arteko mugaldeko zubian bidesaria ordaindu behar zuten pertsonek nahiz merkantziek.

Halaz ere, pixkanaka-pixkanaka lehia hori desagertu egin zen XX. mendean, en eta bereziki Espainiako gerra zibilaren garaian (1936-1939). Gatazkaren hasieratik, Irungo zaharrak eta haurrak hartu zituen Hendaiak; Faucigny printzesak 200 haur umezurtz edo gaixoen eskura jarri zuen Haizabia bere etxea...

Muga ez zen zabaldu 1948. urtera arte, eta data horretan zabaldu zen berriro Paris-Irun burdinbidea ere. Benetako ikurra!

Hendaiako Turismo Bulegora joatean aprobetxa ezazu hiriaren historia ezagutzeko.

Erakusketa iraunkor batek bost paneletan deskribatzen ditu Hendaiaren historiaren une gogoangarrienak.