Hendaya

Euskal Herriaren bihotzean dagoen hiria

Hiru kilometroko hondartza, hondar finarekin, bi badia, Txingudi eta Loia, haurrek nahiz uretako kirol zaleek gozatzeko, gaztelu bat, 65 hektareago natur gunea.

Ongi Etorri! Opor ederrak pasa Hendaian!

Arkitektura ondare xumea baina kalitatezkoa du Hendaiak. Kale guztietan ageri da euskal arkitektura. Bixintxo elizak, 1598. urtean eraikia hura, berekin ditu Lapurdiko elizen ezaugarri guztiak: fatxada zuria, soil samarra, eta barnealdean zurezko galeriak. Gaztelu Zahar pilotalekua dugu erdialdean, pilotari guztien topaleku. Bidasoa ibaiaren ertzean, berriz, Kaneta auzoan Pierre Lotiren etxea dugu, “Ramuntxo” nobelaren egilea hura, eta baita Vauban ingeniari ezagunaren gotorlekuaren hondakinak ere.

Euskal Kostalde osoko hondar fineko hondartza handiena du Hendaiak. Olatu handietatik Sainte Anne muturrak eta Higer lurmuturrak babestua, oso malda txikiko hondartza da, eta horrenbestez, Akitania osoan seguruenetakoa. Bertako ur lasaiek hondartzarako leku bikain bilakatzen dute Hendaia, oso baloratua familiarekin oporretan joateko.

Surfa egiteko primerako lekua da gainera. Gustu guztietarako olatuak daude, surflari hasi berrientzako nahiz adituentzako.