Itsas Etxea Auditorioa

Itsas Etxeko Auditorio Hondarribiko Portua auzoan, Kaizarrean, dago. Eraikuntzak 2.500 bat metroko azalera karratu erabilgarria du, eta aurrerapen tekniko guztiak ditu.

Sotoan aldagelak eta beste zenbait erabilera teknikoetarako alderdi bat du, eta eremu nagusian eskenatoki bat, 408 eserleku goranzko harmailan ezarriak, soinu, argiztapen eta proiekziorako gune bat, eta bat-bateko itzulpenetarako bi kabina.

Eserleku asko eskenatoki azpian eta goiko aldearen azpian sar daitezke, eta hartara eskenatoki aurrea hainbat ekitaldi motatarako erabil daiteke.