Lege-oharra

IZAERA PERTSONALEKO DATUAK BABESTEKO POLITIKA ETA ERABILTZEKO BALDINTZA NAGUSIAK

Mesedez, irakurri arretaz erabiltzeko baldintza hauek, Web gune hau erabili aurretik. Web gune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak inplizituki aitortzen duela baldintzak onartzea. Ados ez bazaude horiekin edo zalantzarik baldin baduzu, arren, ez zaitez erregistratu eta ez erabili Web gune hau.

1. NOR GAREN

BIDASOA BIZIRIK helbidea: Iparralde hiribidea zk. g. / Kostorbe etxea, 20304, Irun, IFK: A-20421053. Website honekin zerikusia duen edozein gai argitzeko, jarri harremanetan telefono honetan: 943-633076 eta/edo Postontzi Elektroniko honetan: responsableLOPD@bidasoa-activa.com.

BIDASOA BIZIRIK da www.irunhondarribiahendaye.com eremuaren jabea.

2. BIDASOA TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOAREN WEB SITE ZER DEN

www.irunhondarribiahendaye.com gunean zaude. Gune interaktibo hau BIDASOA TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOAk sortu du, beren edukina, antolaketa eta ekintzei buruz informazio gehiago eskaintzeko.

Web gune orok bezala, erabiltzeko baldintza batzuk eta pribatutasun-politika bat daukagu. Horri buruz, aurreratu egiten dizugu gure produktuak sustatzeko osagai burutsua eta dibertigarria eskaini nahi dugula eta orri honetan ez dela egiten produktuak saltzeko inolako jarduerarik.

3. FITXA TEKNIKOA

BIDASOA BIZIRIKek behar beste aldaketa tekniko egin ahal izango ditu gai-sareetarako eta Interneterako konexioaren eta sistemaren kalitatea, errendimendua eta eraginkortasuna hobetzeko.

4. WEBAREN JABETZA ETA ERABILTZEKO MURRIZKETA

BIDASOA BIZIRIK da web honen jabea. Marka guztiak, eremu-izenak eta jabari intelektualaren gainerako eskubideak BIDASOA BIZIRIKenak dira. Horrenbestez, bertako inolako edukirik ezin izango da utzi, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, bidali, transmititu, banatu edo ustiatu inolaz ere. Salbuespena da Weba eta bertako edukiak haren xedearen arabera erabiltzea; eta deskarga eta kopia erabat pribatuak egin ahal dira; baina ezin izango da egin baldintza hauetan ezarritako erabilerak ez diren bestelakorik. Aurrekoari aurka egitea egilearen eskubideak eta BIDASOA BIZIRIKen gainerako jabetza-eskubideak urratzea izango da. Hemen onartzen diren helburuetarako ez diren eduki-aldaketak eta erabilerak egilearen eskubideak eta BIDASOA BIZIRIKen gainerako jabetza-eskubideak urratzea dira. Hemen jasotako erabilera-baldintzen ondorioetarako, debekatuta dago hemengo edukiak beste edozein Webetan edo informatika-saretan erabiltzea.

5. IRAUPENA

Erabiltzeko baldintza hauek indarrean egongo dira website honetan aldatu gabe dauden bitartean. Eta BIDASOA BIZIRIKek eskubidea dauka edozein unetan haiek aldatzeko edo kentzeko; eta aldaketa horiek Web orri honetan bertan jaso beharko dira.

6. BERME SALBUESPENA

BIDASOA BIZIRIK ahalik eta gehien saiatu da Web honen eta bertako edukien kalitatea zaintzen. Hala ere, Internet bitartekoaren ezaugarriak direla eta, BIDASOA BIZIRIKek ez dituu bermatzen Webean sartutako edukiak; ezta Web honen funtzionaltasunaren prestutasuna eta jarraipena ere; ez eta matxurak ere, edo Web honetan edo bere zerbitzaruan sistemarentzako kaltegarri diren birusik edo beste elementurik ez egotea; horrek ez du esan nahi etengabe ahalegintzen ez garenik horrelako edozein gorabehera saihesteko. BIDASOA BIZIRIK ez da erantzule egiten Web honetako edukien erabilerak direla eta.

7. ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Aurreko baldintzan esandakoaren ondorioz eta Internet bitartekoaren berezitasunak direla eta, BIDASOA BIZIRIK ez da erantzule izango inolaz ere, ezta axolagabekeriagatik bakarrik ere, Web honetako materialak erabiltzeagatik edo erabili ezinagatik sor litezkeen edozein motatako kalteen aurrean, ezta BIDASOA BIZIRIK edo hark baimendutako edozein ordezkari aurretik ohartarazita badaude ere kalte horiek gerta litezkeela. Erabiltzailearen aurrean, kalte guztien aurrean, axolagabekeria barne baina ez hartara mugatuta, galeren eta eskarien aurrean, BIDASOA BIZIRIKen erantzukizuna inola ere ez da izango erabiltzaileak web honetara sartzeko ordaindu duen kopurua baino handiagoa.

8. JURISDIKZIOA

BIDASOA BIZIRIKek ez du inolako kontrolik Webera nor edo nortzuk sartu daitezkeen eta non kokatuta egon daitezkeen. Web honen erabiltzaileak, baita BIDASOA BIZIRIK ere bere barrutiari berari espresuki uko eginda, Donostiako Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzioaren barruan daude, Web honekin zerikusia daukan gatazka edo erreklamazio oro erabakitzeko.

9. DATUAK BABESTEKO POLITIKA

www.irunhondarribiahendaye.com web orriaren asmo nagusia BIDASOA TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOAren edukina, antolaketa eta ekintzei buruzko informazioa ematea.

BIDASOA BIZIRIKek legezko betebeharrak bereganatzen ditu izaera pertsonaleko datuak babesteko gaian, bereziki honako hauek egokitzen direnean:

  1. Izaera pertsonaleko datuen fitxategia edo tratamendua izatea bertan.
  2. Datu-bilketaren helburua.
  3. Informazioaren hartzaileak.
  4. Egiten ditugun galderen izaera aukerazkoa edo nahitaezkoa.
  5. Datuak lortzearen edo haiek ematea ukatzearen ondorioak.
  6. Sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatzeko aukera.
  7. Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, bere ordezkariaren nortasuna eta helbidea.

BIDASOA BIZIRIKen nahia da erabiltzaileak informazio egokia edukitzea espresuki, libre eta bere borondatez erabaki dezan ea eskatzen zaion bezala eman nahi dituen. Alde horretatik, erabiltzaileari jakinarazten zaio bere datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla eta fitxategi horren titularra eta arduraduna BIDASOA BIZIRIK dela (Helbidea: Iparralde hiribidea, zk. g. Kostorbe etxea 20304, Irun) eta tratamendu automatizatua egiten dela datuekin, eta honako hauek direla helburuak:

  1. Produktuei eta zerbitzuei buruz informatzea.
  2. Erabiltzaileen sarraldiak jakitea, estatistiketarako.

Kasu bakoitzean bestelakorik adierazten ez bada, formularioetan jasotzen diren datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak dira, websiteko eta bere sustapeneko edo erantzuten dion web ataleko jardueretara sartzeko eta haietan parte hartzeko. BIDASOA BIZIRIKek ezin izango ditu erregistratu nahitaez eman beharreko datuak ematen ez dituztenak.

Formularioak egiazko datu zehatz eta osatuez bete behar ditu erabiltzaileak; eta erantzule izango da behar bezala ez betetzeagatik, datu faltsuak, okerrak, osatugabeak edo eguneratu gabeak emateagatik sor litezkeen kalteen aurrean.

BIDASOA BIZIRIKek konpromisoa dauka indarrean dagoen legedian eskatzen diren datu pertsonalak babesteko segurtasun-neurriak hartzeko. Horretarako, behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak jarriko ditu, baimenik gabe sartzea, galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea eta gainerako balizko arriskuak saihesteko. Era berean, jakinarazten da pasahitzaren formula erabiltzen dela segurtasunerako mekanismoen artean. Erabiltzaileak eta BIDASOA BIZIRIKek soilik dakite klabe hori zein den.

Era berean, BIDASOA BIZIRIK behartuta dago sekretuaren betebeharra betetzera, indarrean dagoen legediaren arabera ezarrita fitxategian dauden datuei dagokienez.

Ordezkatzen duen erabiltzaileak edo pertsonak, baita guraso eta tutoreek ere, edozein unetan gauzatu ahal izango dute haietara sartzeko, haiek zuzentzeko eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubidea, Datuak Babesteko Lege Organikoan eta horretarako aplikagarri diren gainerako araudietan ezarritakoaren arabera. Horretarako, komunikazio idatzia bidali beharko du BIDASOA BIZIRIKera lehen esandako helbideetara, erabiltzailearen nortasuna egiaztatuta; website beraren bidez ere bai; eta baita postontzi honetara zuzenean jakinaraziz ere: responsableLOPD@bidasoa-activa.com

BIDASOA BIZIRIKek jakinarazten du bera dela fitxategiaren erantzulea eta titularra, kalterik egin gabe haien tratamendua kudeatzeko hirugarren bati enkargatzeari; horretarako, beren baimen espresua eman behar dute erabiltzaileek.

Cookie-ak erabiltzeari dagokionez, BIDASOA BIZIRIKek erabiltzaileari jakinarazten dio ezen web gune honetako pantailetan eta orrietan nabigatzen duenean cookie-ak erabiltzen direla. Horien xedea da erregistratu diren erabiltzaileak ezagutzea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea; horretaz gain, bisitaren eguna eta ordua ematea, web gune bertako trafiko-parametro batzuk neurtzea eta egindako bisita-kopurua estimatzea, BIDASOA BIZIRIKi aukera emanez eskaintzen dituen zerbitzuak ahalik eta eraginkortasun handienaz informatzeko, bideratzeko eta birdoitzeko. Erabiltzen diren cookieak erabiltzailearen disko gogorrean biltzen dira; baina ez dute aukerarik ematen hango datuak irakurtzeko eta ezta beste hornitzaile batzuek sortutako cookie-fitxak irakurtzeko ere. Erabiltzen diren cookieak ez dira inbaditzaileak ez kaltegarriak; eta desaktibatu daitezke nabigatzailean horretarako agertzen den aukeraren bitartez.

Erabiltzailea pertsonalki identifikatzeko datu-bilketaren segurtasuna da gure kezka nagusia. Kontu handia izaten dugu datuak erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara transmititzerakoan.

Lana egiteko erabiltzaileen datuak behar dituzten langileek soil-soilik daukate haietarako sarbidea. Diziplina-ekintzetara makurtuta egongo da datuak babesteko eta/edo segurtasunerako gure politika urratzen duen langile oro, kaleratzea edota ekintza zibilak eta/edo penalak jartzea barne.

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitz baten bidez babesten dira, erabiltzailea eta BIDASOA BIZIRIK informatzen soil-soilik izan daitezen aukera duten bakarrak haietara heltzeko eta datuak ikusteko, kentzeko, zuzentzeko edo erregistroa baliogabetzeko. Erabiltzaileei gomendatzen diegu beren pasahitza inori ere ez emateko.

Azkenik, gomendatzen dugu ezen, erabiltzailea bere ordenagailutik ari ez bada, ez ahazteko saioa ixtea BIDASOA TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOAren web orritik irten aurretik eta ezta ere bere nabigatzailea ixtea handik barrenako nabigazioa amaitzen duenean, horrela ziurtatu nahi baita datu pertsonaletara inor ez sartzea, ezta erabiltzailearen korrespondentziara ere, hirugarrenek bere ordenagilura sartzerik baldin badute edo beste batzuekin partekatzen badu edo bere ordenagailua lokal publiko batean erabiltzen badu (liburutegian edo "Internet kafetegi" batean).

10. COOKIE POLITIKA

10.1. Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

10.2. Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?

  • Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.
  • Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.

Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.

10.3. Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edonorenak)

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

  • Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.

11. BALDINTZA HAUEN ONARPENA

Web hau erabiltzean, uste izango dugu erabiltzaileak arretaz irakurri duela dokumentu hau eta bertako aholkuak ulertu eta jarraitu dituela. Erabiltzailea ados ez badago datuak babesteko politika honekin edo haren bidez ematen diren aholkuekin, arren, ez ditzala erabili gure webak. Eskubidea daukagu erabiltzeko baldintza hau aldatzeko, beharrezkoa dela ikusten badugu. Aldaketarik egin ondoren erabiltzaileak jarraitzen badu hau edo BIDASOA TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOAren beste web batzuk erabiltzen, esan nahi du aldaketak onartu dituela.