Kirol Turismoa: Itsasoa

  • Kirol kaiak

    Puerto de Hondarribia

    Hondarribia eta Hendaiako kirol kaiak daude Txingudi badia zabal eta babestuan eta Bidasoa ibaiaren bokalearen ondoan, beren instalazio modernoekin nabigatzaileari harrera egiteko.

    Hondartzaren ondoan eta Portua marinel auzo ikusgarritik 200 metro eskasera, 642 amarraleku ditu Hondarribiko kaiak, ur eta elektrizitatez hornituak, eta ur kirolak maite dituztenentzako beharreko zerbitzu guztiak eskaintzen ditu.

    Era berean, Hendaiako kirol kaiak 850 plaza ditu ura eta elektrizitatearekin eta 5 metro eta 16 metro arteko itsasontziak hartzen ditu zerbitzu ugari eskainiz: erregaia egunez eta gauez, amarralekuak, komun eta dutxa pribatuak, zaintza eta informazioak komandantzian 24 orduz, meteorologia...

     

    Informazio gehiago

  • Paseoak itsasontzian

    Puerto de Hondarribia


    Paseoak Itsasontzi eta katamaranean Txingudi Badian eta Bidasoa Ibaian barrena

    Bidasoa Behea eskualdeak aukera paregabeak eskaintzen ditu inguru naturala behatu eta aztertzeko.

    Irtenaldi hauetan, Bidasoa ibaiaren bokaletik hasi eta Txingudi Badia zeharkatuko dugu, eta gero itsaso aldera irtengo gara Ipar Euskal Herriko itsasoko ertzaren ikuspegi bikainekin gozatzeko Biarritzeraino, eta Pasai Donibane Hondarribiarekin elkartzen duen Jaizkibel mendiaren kostaldea ezagutzeko. Bidasoa ibaian eta haren estuarioan barrena itsasontziz egiten diren paseo hauetan izango duzu eskualdearen kultur eta natur balioak ezagutzeko aukera.

    Informazio gehiago

  • Bela

    Vela

    Txingudi badia leku paregabea da bela egiteko, bai bela arina bai itsas bidaldirako. Dauden instalazioek azpiegitura ezin hobea dute bela ikastaroak egiteko (dutxak, aldagelak eta abar) eta baita langile kualifikatuak ere.

    Informazio gehiago

  • Arrauna, Kayak, Piraguismoa eta Stand Up Paddle Surf

    Piragüismo

    Arrauna, Kayak eta Piraguismoa ere guztiz errotua dago gure eskualdean. Konferentziako Irla ikusi, Hendaiara joan eta Bidasoa ibaia Piraguan jaitsi, horiexek dira egin ditzakezun jarduera batzuk. Ikastaroak antolatzen dira piragua egiteko, edo bestela, piraguak aloka daitezke norbera ibiltzeko. Gainera, ikastaroak egin daitezke Stand Up Paddle Surf bezalako kirol modalitate berrian trebatzeko.

     

    Informazio gehiago

  • Urpekaritza

    Submarinismo

    Urpeko igeriketa egin nahi baduzu, badira ikastaroak eta urpeko igeriketa irtenaldiak irakasle profesionalek antolatuak. Batik bat Jaizkibelgo kostaldeko murgiltze puntu desberdinetan, benetako abenturak bizitzeko aukera izango duzu itsas hondoan.

    Informazio gehiago

  • Surfa

    Submarinismo

    Familiarekin edo lagunekin: Egin ezazu surf hondartzan!

    Informazio gehiago

  • Jet-ski

    Submarinismo

    Ur motoak Txingudi badian.

    Informazio gehiago