Aurkezpena

Bidasoa-Txingudiko jatetxeek aukera emango dizute euskal sukaldaritzaren plater tradizionalak ezagutu eta dastatzeko, klasikoenak nahiz modernoenak.

Etor zaitez gure sukaldaritza mahaien aukerak dastatzera, proba itzazu gure Sukaldaritza Berriaren sormenak edo egin ezazu pintxoaren bidea...

Euskal arima duen sukaldaritza

Euskaldunen pasioetako bat da sukaldaritza, eta horrenbestez, Europako plater berritzaile eta gozoenak dastatu nahi dituen orok bere ahogozoa asetzeko leku ezin hobea aurkituko du Bidasoa eskualdean.

Gastronomi gidetan kalifikazio handiak dituzten jatetxe finen eskaintza osoa eta sagardotegi aukera handia izateko abantaila dute Irun eta Hondarribiak, azken horietan txuletak, bakailao tortillak eta egoten den giro bereziak berriro itzultzeko gonbita egiten du gainera. Tabernetako barrak ere tentazio handia dira begietarako nahiz ahogozorako, pintxo bikainak eskaintzen baitituzte, sukaldaritza txikiaren benetako artelan horietako batzuk, edalontzi bat txakolin ederrez bustiak.

Jatetxe ugari dago eskualdean, eta horiek aukera ematen dizute euskal sukaldaritza autentiko eta tradizionalena ezagutu eta probatzeko. Euskal Sukaldaritza Berria deitutakoaren sormen berriak ere ezagutu ahal izango dituzu horietan.