Turismo irisgarria

Bainua trabarik gabe Hondarribian

Hondarribian aisia eta denbora librea ziurtaturik daude mugikortasun murriztua duten pertsonentzako. Hondartzaz, eguzkiaz eta itsasoaz baldintza berdinetan gozatu ahal izateko, Hondarribian honako zerbitzu hauek aurki daitezke hondartzan:

  • Sartzeko arrapalak..
  • Igarobide finkoak
  • Aldagelak, dutxak eta wc egokituak.
  • Gurpil aulkiekin sartzeko moduko esparruak eguzkitakoekin.
  • Aulki anfibioak (hondarretatik joan daitezkeenak eta uretan flotatzen dutenak).
  • Makulu anfibioak.
  • Txalekoak.
  • Bainua hartzen laguntzeko langileak.
  • Garabi autonomoa jendea eramateko (ezintasun handia duten pertsonak).

Hondarribiako hondartza

NORENTZAKO

Hainbat egoeratan dauden pertsonentzako zerbitzua (mugikortasun murriztua, adineko pertsonak, ezintasun desberdinak dituzten pertsonak...)

ORDUTEGIA: 11:00etatik 18:00etara

FUTNZIONAMENDUA

  • * Garraio zerbitzu berezia.
  • Koordinazioa 651 902 666 zenbakiaren bidez. Jasotzeko eguna, lekua eta ordua.
  • Ibilgailu egokitua erabiltzailea jaso eta eramateko langile espezializatuekin.
  • Langileen laguntza aldageletara eta bainuaren eremura eramateko.
  • Jasotako lekura itzultzea.
  • Autonomoak ez diren pertsonek laguntzeko langileekin etorri beharko dute.

* Hondartza zerbitzu espezializatua.

  • Bainua hartu ahal izango da ibilgailu anfibio, makulu anfibio eta besterekin.
  • Eguzkitakoak eta jokoak dauden lekua erabili ahal izango da.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBA: 651 902 666

ORDUTEGIA: 11:00etatik 18:00etara

Turismoa eta handicap Hendaian

Ezintasunak dituzten pertsona guztiei oporretan joateko aukera ematea, ostatua aurki dezaten laguntza ematea, haien aukeretara egokitutako jarduerak eta paseoak eskaintzea... horixe da ”Tourisme & Handicap” labelaren pean aurrera eraman nahi duguna.

Turismoa eta  handicap Hendaiako logoaLau ezintasun motatarako onartua dago Hendaiako Turismo Bulegoa:

  • Higitze ezintasuna
  • Ikus ezintasuna
  • Entzumen ezintasuna
  • Buruko ezintasuna

Instalazio egokituak

  • Aparkaleku plaza bat mugikortasun murriztua duten pertsonentzako.
  • Gurpil aulkien birak errazteko gailuak: ateak automatikoki irekitzea. Bideko maldak eta trabak kentzea.
  • Kristaletan zintak jartzea.
  • Mostradore baxuagoak, adierazpen egokituekin.
  • Dokumentazio banatzaile baxuagoak gurpil-aulkian doazen pertsonek informazioa ikus dezaten.
  • Kanpoko komun publiko egokituak.
  • Arreta eta informazioa emateko langileen ahotsa goratzeko sare magnetikoaren instalazioa.
  • Jende guztiak erabiltzeko moduko informazio terminalaren instalazioa: mp3 irakurlean grabatu ahal izango dira txostenak.

Hendaiako hondartza

Zerbitzu egokituak

  • Hiriaren eta hiriko alderdi interesgarrienen inguruko informazio foiletoa argitaratzea letra handiekin (Arial 18 eta paper grisean) edo/eta braillen.
  • Ikus ezintasuna duen jendearentzako banakako bisita komentatuak antolatzea.
  • Gurpil aulkientzako zirkuituak antolatzea: kontu honi dagokionean, higitzeko ezintasuna duen gazte baten laguntza eskatuko du Hendaye Tourismek, Hendaiako Udaleko langilea hura.
  • Gidari espezializatuek egingo duten Hendaiarekin loturiko txosten praktiko eta turistikoak eguneratzeko lanean parte hartzea (Ad.: Handilong).

Hendaye Tourismeren bulegoetan eskura dago Hendaiako hiriko turismo eskaintza jasotzen duen gida.