Irun: Erromatarren garaia

Oiasso MuseoaBidasoa ibaiak bustitako lurren natur baldintza bikainak, eta horien kokalekua, antzina-antzinatik erakargarri handia izan dira errege, enperadore eta pertsonaia ospetsuentzako. Jada K.a. I. mendearen artetik K.o. III. mendera arte lur horietan egokitu zen erromatar inperioa, eta Oiasso hiria sortu zuten, Atlantiko aldeko garrantzitsuenetako bat, eta haren aztarnak oraindik bizirik dirau aurkitutako hondakin ugarietan. Horien artean aipagarri dira Irungo Santiago kalean agertutako portua eta egungo Oiasso Erromatar Museoaren atzealdean atzemaniko termak. Museo horretan bildu dira eskualdean aurkitutako hondakin guztiak.

El Museo Oiasso de Irun museo arkeologikoa da, eta Oiasso hiriaren inguruan aurkitutako erromatarren garaiko hondakinak bildu dira bertan, alde honetako ondare arkeologikoa ezagutzera eman ahal izateko eta Bizkaiko golkoan erromatarren garaia ezagutzera eman eta hedatzeko erreferentzia gune bilakatzeko. Oiasso modu atseginean ezagutzeko aukera eskaintzen du Museoak, bertan ikus daitezkeen esparruen bidez, mundu erromatarrak bertako gizartean izan zuen eraginaren, portuaren aurkikuntza arkeologikoaren eta gure garaiko I. eta II. mendeetan hirian izandako bizitzaren erakusgarri.

Oiasso museoaren bitrinaIbilbide erromatarrean barrena bisita gidatuak egiteko aukera dute halaber bisitariek, haren ondare handira hurbilduko dituen kultur ibilbidea, hain zuzen ere. Hona hemen ibilbide hori zertan den:

Oiasso museoan hasten da eta Sarasate eta Beraun kaleetan barrena jarraitzen du, gero Salis Hiribidetik eta Santiago kaletik segitzeko. Dunboara iritsi ondoren Urantzu kale eta Urdanibia plaza aldera hartzen du. Bisita eten egiten da Santa Elena Ermita ikusteko, bertan erromatarren garaiko hilerria aurkitu zen eraikin garrantzitsuekin eta ehundik gora errauste ontzirekin. Irugurutzetako Labeetara bisitaldia ere proposatzen da, mehatzaritzako-trenean egindako ibilaldi atsegin baten bidez.
 

Informazioa:
MUSEO ROMANO OIASSO
C. Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
Tel.: +34 943 63 93 53 - oiassomuseo@irun.org
www.oiasso.com