Hondarribia

Hondarribia ezagutzen

Hondarribiko ikuspegiaEstresa alde batera utzi behar da hiri honetan, hirigune historikoaren erdi-erdian Arma Plazako terraza batean, San Pedro kaleko edo Portua Auzoko terraza batean eseri eta denborari joaten utzi. Benetan atsegina da kaleko giroa ikustea pintxo batzuk jaten diren bitartean edo hiria argitzen duten eguzki izpi beroak sentitzea. Denbora ahantzi eta hirigune historikoan paseatzeko, terrazetan esertzeko eta hiriaren historia kontatzen duten txoko lasaiez gozatzeko gonbita egiten dizue guztiei.

Erlojua etxean uzteko unea da, marinel kutsuko kaleetan barrena ibiltzeko, edo Erdi Aroko kaleen arkitekturaren artean murgiltzeko eta hiriaren historia entzuteko haren harresien isiltasunaren bidez.

Historia, benetako altxorra

Hondarribiko harresiak, Wamba errege bisigodoaren garaian eraikia omen, jende ospetsua ikusi du eskualdetik igarotzen, Enrique V.a Gaztelakoa, Felipe Ederra, Juana Eroa, Karlos V.a, Luis XIV.a Frantziakoa, Maria Teresa infanta, Felipe V.a, Fernando VII.a edo Napoleon, besteak beste.