Irun

Irun ezagutzen

Historia eta gerra gatazkez betea, Frantziarekiko mugan egoteagatik, Bidasoa ibaiaren eta Aiako Harriaren artean, paisaia ederrak eta kultura bikaina eskaintzen ditu hiri honek, kirolaz, aisiaz, atsedenaz edo gastronomiaz gozatzeko beharrezko baliabide guztiekin.

Gaur egun komunikabide gune garrantzitsua da Europarekiko, eta merkataritzak duen garrantziagatik eta Oiassogatik da nabarmena, XX. mende amaieran Gipuzkoan egindako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuena, inolaz ere.