Lo egiteko: Erromesak

Ostatua zure neurrira. Inork aurrea ez hartzeko.

« Itsasertzeko bidean » kokatua, Bidasoako ibarrak Santiagora bidean doan erromes kopuru handi bat igarotzen ikusten du.


Zenbait historialarik diotenez, bide hau zaharrenetako bat litzateke. Oso aspaldi, segurtasun aldetik onena zela jotzen zen, musulmanen eskuetan zeuden Nafarroako lurrak saihets baitzitezkeen horrela.


Bide honek Kantauri itsaso ertzean barrena doa, lehendabizi Gipuzkoa zeharkatzen du eta ondoren, Bizkaia. Segidan, ibilbideari jarraitzen dio Kantabriaraino eta azkenik, Galizian amaitzen da.


Maskorra hortxe ageri da, Hendaia Irunekin lotzen duen Santiagoko zubiko (hala deitzen diote) apaingarri gisa.