Agenda

FLYSCH-ARI BURUZKO ERAKUSKETA

Flysch-ari buruzko erakusketa hartuko du Bidasoko Interpretazio Zentroak

 

Expo Flysch

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak aldi baterako erakusketa bati hasiera eman dio, Bidasoko Interpretazio Zentroan, Abenida zubian (Iparralde hiribidea, 63). Euskal kostaldeko Flysch-ari buruzko erakusketa da, Hendaiako CPIE - Euskal Itsasbazterra kostaldearen babeserako erakundeak, eta Luberri Fundazioa Oiartzungo geologia interpretazio guneak antolatua.

Erakusketa osatzen duten panelak Bidasoko Interpretazio Zentrora eraman dituzte, eta doan ikusi ahal izango dira, apirilaren 18tik maiatzaren 26ra arte, asteartetik ostiralera (10:00-14:00), zubietan eta jai egunetan izan ezik.

Euskal Flysh-aren inguruan

Sedimentu jatorria duen arroka geruzen formazioa da Flysch-a. Euskal Herrian, Getxotik Biarritzera arte ikus daiteke. Geruza gogorrak (kareharria, hareharria) eta material bigunak (buztinak) txandakatzen dira. Erosioak errazago higatzen ditu geruza bigunak, eta agerian uzten ditu gogorrak. Higadura diferentzial horrek hostopil baten itxurako emaitza ematen du.

Behe Kretazeoan hasi zen euskal kostaldeko Flysch-a sortzen, (110 m.a.), Eozenora arte (40 m.a.). Ur-azpiko lur-jausiek eratua da, 1.000 m-tik gorako sakoneran. Zabalik dagoen liburu baten modukoa da, milioika urteko historia geologikoa eta biologikoa biltzen duena.

Hurrengo gertakizunak ikusi

 Apirila 2017 
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig