Cabecera Interior

“Ibai izena duen eskualdea” erakusketa


15.11.2017, 10:00 h - 16.02.2018, 14:00 h
Bidasoa-Txingudi


Sendotu egin da “Ibai izena duen eskualdea” mugaz gaindiko margo lehiaketa

• Bidasoko Interpretazio Zentroan erakutsiko dituzte “Ibai izena duen eskualdea” margo lehiaketako lanak, otsailaren 16an
• Juan Carlos Arestik irabazi du margo lehiaketa

Cartel Exposicion Pintura con fechas

 

Juan Carlos Arestiren “Jaizubia erreka” lanak irabazi du “Ibai izena duen eskualdea” Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatzen duen margo lehiaketaren bigarren edizioa.

Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, “Ibai izena duen eskualdea” margo lehiaketa zabaldu dute, azaroaren 15ean, 18:30etan. Txingudiko padurarekin lotura duten obra ezberdinak ikus daitezke, Hondarribiko Jaizubia, Irungo Plaiaundi eta Hendaiako Beltzenia irudikatzen dituztenak. Partzuergoak maiatzetik abuztura antolatu zuen mugaz gaindiko lehiaketan parte hartu zuten lanak dira.

Otsailaren 16ra arte irekita egongo da erakusketa, ohiko ordutegiarekin (asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara, jai egunetan eta zubietan izan ezik), Bidasoko Interpretazio Zentroan (Irungo aduana zaharrean, oinezkoentzako nazioarteko zubiaren ondoan). Bertan, lehiaketan parte hartu zuten lan guztiak ikus daitezke.

Parte hartzaileetako batzuk, epaimahaiko Javier Sagarzazu, Alicia Cebrián eta Bruno Aguerre, eta Miguel Angel Páez (Irun), Arantxa Berrotaran (Hondarribia) eta Richard Irazusta (Hendaia) egon dira inaugurazio ekitaldian.

expo2017-2

19 lan aurkeztu dituzte lehiaketara

Guztira, 19 lagunek parte hartu dute lehiaketan, eskatutako ezaugarriak betetzen zituzten lanekin. Hondarribiko Javier Sagarzazuk, Irungo Alicia Cebriánek eta Hendaiako Bruno Aguerrek osatu duten epaimahaiak izan du irabazlea aukeratzeko ardura. Bidasoa-Txingudi Partzuergoko Pilar Fuertes izan da epaimahaiko idazkaria.

Lehen itzuli batean, batetik hamarrera puntuatu dituzte obra guztiak. Bederatzi onenak finalera pasa dira. Bertan, epaimahaiko kide bakoitzak hamar puntu eduki ditu, lanen artean nahieran banatzeko (obra bakoitzeko 5 puntukoa izan da gehienekoa).

Horiek horrela, Juan Carlos Arestik irabazi du 400 euroko saria, “Jaizubia erreka” obrarekin. Bestalde, aurkeztutako lanen kalitatea azpimarratu nahi izan du epaimahaiak.

expo2017-Juan Carlos Aresti