18.07.2017 - 29.09.2017
Irun
“Mugako oroitzapenak” erakusketa eskainiko du Bidasoko Interpretazio Zentroak. Argazki historikoen erakusketa da, mugaz gaindiko bizitzaren aro ezberdinak erakusten dituena, nazioarteko zubietan, Bidasoa ibaian eta Txingudiko badian zehar. Asteartetik, uztailaren 18tik, irailaren 29ra arte ikusi ahal izango da.
Erakusketako argazkiak eta dokumentuak eskuzabaltasunez eta era esklusiboan eman dituzte zenbait hiritarrek eta entitate pribatuk. Guzti horien kolaboraziorik gabe, erakusketa ez zatekeen posible izango. Eskerrik beroena eman nahi die Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak ondorengo pertsonei:
Erakusketak zenbait sekzio ditu, aro historiko ezberdinen arabera banatuak: gerra zibileko errefuxiatuak, nazien okupazioa Hendaian, errazionamendu eta kontrabando urteak, Abenida zubiaren bilakaera historikoa, Behobiako zubiaren bilakaera historikoa, Abenida zubiaren konponketaren informe teknikoa eta garaiko artikuluak, ilustrazioekin.