Cabecera Interior

Herritarrentzako, enpresentzako, kirolarientzako eta garraiolarientzako mugaz gaindiko gidak.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak erretiratuei laguntzen die hilero 3 arratsaldez aurrez aurre arreta emanez, haien egoerari soluzio administratiboak aurkitzeko. Horrez gain, herritarren mugaz gaindiko kontsultei erantzuten die Partzuergoak eta mugaz gaindiko kontuetan bere laguntza teknikoa eskaintzen die Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udaletako udal zerbitzuei. Era berean, Iuris Muga behatokiarekin lan egiten du CITICOOP programa europarraren esparruan mugaz gaindiko gida juridikoak sortzeko.

Mugaldeko kokalekuetako eta bereziki Bidasoa-Txingudiko biztanleei eta enpresei laguntza ematea beren eguneroko bizitzarekin loturiko egoerei aurre egiteko orduan, horixe da CITICOOP proiektuko bazkideek beren azterlanei begira markatutako helburua.

Ekimena EHU-UPVko Zuzenbideko Fakultateak, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateak (UPPA), Iuris Muga Mugaz Gaindiko Zuzenbide Behatokiak, Bidasoa bizirikek eta Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak elkarrekin gauzatutako lankidetzaren ondorioz sortu zen, alor juridikoko profesionalentzat eta, oro har, herritarrentzat, prestakuntza, kontsulta, aholkularitza eta lankidetza tresna berriak sortzearren, eta horrela muga inguruko biztanleriaren bizi kalitatea eta enpresen garapena hobetzearren.

  • Haren lana, 2012an hasi zena, 2015ean bukatu zen deskargatu daitezkeen hainbat ikerketa lan argitaratuta:Herritartasun europarra duten herritarrentzako mugaz gaindiko gida. Bidasoa-Txingudin bizitzea eta lan egitea. Mugaz haraindiko langileak.
  • Enpresentzako mugaz gaindiko gida. Bidasoa-Txingudin bizitzea eta lan egitea. Merkatuak hedatzea.
  • Mugaz gaindiko kirol ekitaldietan arriskuak estaltzea.
  • Garraioaren sektorea finkatzea Europa mailan. Frantzia eta Espainia arteko mugaz gaindiko errepideko merkantzien garraioa dela-eta, sortzen diren adostasun eta distortsio puntuak.
  • Nazioarteko ondorengotzei buruzko 2012ko uztailaren 4ko araudiaren arabera aplikagarria den legearen gaiari dagokion azterketa.
  • Prozesuaren prozedura - Mugaz gaindiko epaiak betearaztea.

Argibide gehiago: www.iurismuga.com.

CITICOOP, oztopoak gainditzea, aurrera egiteko elkarrekin jardutea, POCTEFA – Europar Batasuneko Frantzia-Espainia-Andorra arteko Lurralde Lankidetzako Programak ko-finantzatutako proiektua d (www.poctefa.eu).