Cabecera Interior
  • 2005ean jaiotakoek Hendaiako Les Eglantins-ek antolatzen duen Pâques Txapelketa irabazi dute

  • 2004an jaiotakoek Landetxa K.E.k antolatzen duen Txingudiko Badia Txapelketa irabazi dute.

 

Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko futbol selekzioak bi futbol txapelketa irabazi ditu azken bi asteburuetan.

2005ean jaiotakoek Hendaiako Les Eglantins elkarteak antolatzen duen Pâques Txapelketa irabazi zuten uztailaren 31n eta apirilaren 1 eta 2an. Lengokoak taldeari penaltietan irabazi zioten, bana berdindu eta gero.

12 mutilek osatu zuten taldea Stade Ondarraitz zelaian jokatutako lehiaketan. 35 talde izan ziren parte hartzaileak, guztira, Reala, Angelu, Arbona edo Lengokoak, horien artean, Hendaiako Les Eglantins elkarteko antolatzaileez gainera.

H multzoan hasi zen Bidasoa-Txingudi selekzioa, SPUC, Urnieta eta Villambrad taldeekin batera. Partida guztiak irabazi zituen, eta bigarren fasean, Ziburu, Hours eta Eglantins izan zituen aurkari. Bigarren fasean ere, neurketa guztietan izan zen garaile.

Finalerdian Hours mendean hartu zuen, 2-1, eta finalean, Lengokoak taldearen kontra jokatu zuen. 1-1 amaitu zen legezko denbora, eta penaltietan, selekzioak txapelketa irabazi zuen.

Lehiaketa hori prestatzeko, beste talde batzuen aurkako zenbait lagunarteko jokatu zituen selekzioak. Zehazki, martxoaren 19an Real Unioneko lehen mailako infantilen aurka aritu zen, eta martxoaren 27an, Iparraldeko Real Sociedad taldearen kontra. 2017an ere, 13 urtez azpiko Bidasoa-Txingudi selekzioak Pâques Txapelketa irabazi zuen.

Selección Bidasoa-Txingudi 2005

Bestalde, 2004an jaiotakoen selekzioa ere garaile izan zen, parte hartu zuen lehiaketan. Apirilaren 7 eta 8an, Landetxa K.E.k antolatzen duen Txingudiko Badia Txapelketan aritu ziren 16 mutil, baita garaipena lortu ere.

12 talde aritu ziren txapelketa horretan, horien artean, Real Union, Ermua, Lengokoak, Euskalduna eta Baztan.

Bidasoa-Txingudi selekzioak bana egin zuen lehen partidan Ermuaren kontra, 5-2 irabazi ondoren, Beti Gazteri. Final laurdenetan, Lengokoak mendean hartu zuen, 2-0 eta finalerdietan, hutsean geratu zen Dunboa Eguzkirekin. Penaltietan, selekzioak egin zuen aurrera.

Finalean Ermuaren aurka aritu zen selekzioa, eta 2-1 mendean hartu zuen.

2005ean jaiotakoak bezala, zenbait lagunarteko partida jokatu zituzten hitzordua prestatzeko. Lehenengoa, Real Unioneko lehen mailako kadeteen kontra, eta bigarrena, Landetxako A taldeko kadeteen aurka.

Selección Bidasoa-Txingudi 2004

Helburuak eta ibilbidea

Bidasoa-Txingudi futbol selekzioa bakarra da Europan, eskualdeko klubek eta Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako klubek bultzatu baitute, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez. Realak du kirol zuzendaritzaren ardura.

Ondorengoak dira selekzioa sortu izanaren helburuak: adin ezberdinetako neska-mutilei elkarbizitzeko eta hiru hirietako hizkuntza hesiak gaindituz kirola egiteko aukera ematea, mugaz gaindiko lankidetzaren ikur izango den kirol selekzioa edukitzea eta eskualdearen kanpo irudia indartzea. Bestalde, selekzio honek, haurrak batzeaz gainera, hiru hirietako familiak ere elkartzen ditu, kirolaren bidez.

2001ean sortu zen Bidasoa-Txingudi selekzioa, Ricardo Gomez Dunboa-Eguzkiko presidentearen ekimenez Irungo Lopez Ufarte Txapelketa famatuan 15 urtez azpiko mailan parte hartzeko. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako klubek sustatutako ekimenak arrakasta handia eduki zuen, maila handiko lehiaketa batean eskualde osoaren ordezkari izan zelako.

Bi urtez segidan parte hartu zuen selekzioak lehiaketa horretan, baina ekimenak ez zuen jarraipenik eduki, selekzioaren jarduerak sustatuko zituen egitura propiorik ez zuelako.

2014an, eskualdeko klubek ekimen hori berrartu zuten, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko futbol selekzioa sustatzeko protokoloa sinatuz.