Cabecera Interior

Bidasoko Interpretazio Zentroaren irekitze ordutegiak zabalduko dira uztailaren 14tik aurrera.

Asteburuetan ere ateak irekiko ditu zentroak. Uztailean eta abuztuan zehar, 10 :00etatik 14 :00etara egongo da zabalik asteartetik ostegunera, 10 :00etatik 14 :00etara eta 15 :00etatik 18 :30etara ostiraletan, eta 10 :00etatik 13 :30etara eta 15 :00etatik 18 :30etara larunbatetan eta igandeetan, zubietan eta jai egunetan izan ezik.

Antzinako aduanaren eraikinean kokatua dago zentroa, Abenida nazioarteko zubiaren ondoan. Bidasoa Interpretazio Zentroak informazioa eskaintzen du Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko eskualdeko hiru hiriei buruz : Irun, Hondarribia eta Hendaia.

Dinamizazio planari esker, Bidasoko Interpretazio Zentroak aldi baterako zenbait jarduera proposatzen ditu, bilgune eta ezagutze puntu moduan, hiru hirietako hiritarrentzat, baita eskualdea bisitatzen duten turistentzat ere.

Gainera, eduki iraunkorrak dituen erakusketa zabala du. Bidasoa-Txingudi eskualdea, Euroziklo / Eurovélo nº1 sarea, antzinako aduana, Santiago bidea, eta Bidasoako biotopoa.

 

Txingudi Ikastolako taldearen bisita

Partzuergoaren web gunearen eraberritzea

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak web gunea berritu du: www.irunhondarribiahendaye.com. Alde instituzionalak turismokoarekin bat egin du, mugaz gaindiko hiritarrentzako informazio praktikoa due natal oso bat gehituz, plataforma guztietara (mugikorrak, tabletak, PCak) egokitzeko egitura guztia berrituz, web guneak duen erabiltzaile mota guztiei erantzunez.