Cabecera Interior

Uztailaren 7ko azken Batzorde Orokorrean aurkeztutako proposamen guztiak onartu ditu, aho batez, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak.

Horien artean, azpimarratzekoa da Smartmob proiektua burutzeko finantziazio konpromisoa hartu duela, INTERREG V-A ESPAINIA-FRANTZIA-ANDORRA (POCTEFA 2014-2020) lurralde kooperazio programaren baitan.

Mugaz gaindiko mugikortasun iraunkorreko eskaintza hobetzeko helburua du proiektuak, pertsonen eta merkantzien lekualdaketa indartzeko. Zehazki, Bidasoa-Sud Pays Basque eremuan mugikortasun aukerak garatuz.

Euskal Hirigune Elkargoak, Irungo eta Hendaiako Udalek, eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak proiektua aurkeztu dute, Europar Batasuneko lurralde garapenerako FEDER funtsen diru-laguntza lortzeko asmoz.

Europako funtsek proiektu bakoitzaren %65 finantziatzen dute, beraz, proiektuko kideek gainerko %35 hori finantziatu behar izaten dute, elkarlanean.

 

logos