Cabecera Interior

Euskal Herriko aro garaikideko defentsa eraikuntza ederrenetako bat da Guadalupeko gotorlekua. Gotorleku hori Jaizkibel mendian dago, Guadalupeko santutegitik gertu.

1900. urtean eraiki zuten. Azken Gerra Karlista bukatutakoan, lubaki esparrua Oiartzunen eraikitzea proiektatu zen, hauxe da, gune nagusietan egokituriko 8 gotorlekuk defendatuko zuten lurraldea. Proiektutik hiru besterik ez ziren egin, Guadalupeko Ama Birjinaren Gotorlekua, guztietan handiena, eta San Marko eta Txoritokietakoak (Errenteria).

Gaur egun, Guadalupeko Gotorlekuari eta Jaizkibel mendiko ondare, geologia eta natur baliabideei buruzko behin-behineko erakusketa dago zaintza postuetan. Bisita gidatuen bidez bisitatzen dira.

Guadalupeko Gotorlekua Hondarribiko Udalak erosi zuen 1989. urtean eta 1994. urtean Kultur Ondare izatera pasa zen, Monumentu Multzoa kategoriarekin.

 

Informazio gehiago