Kurdistán, Argelia, Siria, Italia
Gani Mirzo, Neila Benbey eta Ibrahim Keivo abeslariak Maria Moramarco abeslari italiarrarekin elkartu zirenean sortu zen Mediterranean Voices ikuskizuna. Kontzertu paregabea, DIGNITY ROAD (duintasunaren bidea) proiektuaren parte eta jarraipen gisa. Kurdistango errefuxiatu-esparruekiko elkartasunezko proiektua da DIGNITY ROAD, Gani Mirzo musikari kurduak hasi zuena.
Siriako, Aljeriako, Turkiako eta Italia hegoaldeko Murgia eskualdeko musiketan barrena egindako bidaia da Mediterranean Voices. Soinuen bidezko bidaia luze honetan, estilo oso pertsonalarekin, ekialdeko eta mendebaldeko soinuak eta kantuak lotzea lortu dute ahots hauek.